XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpokoak izanda Euskal Herrian eragina duten agenteen artean interlokutore indartsu eta kualifikaturik izatea ez al da beharrezkoa?.

Arrasateko gazteei (gaur egun euskaraz ikasten ari direnei), bidea ez bazaie zabaltzen lantegietan hizkuntz politika finkatuz, ez dute lan-mundua euskaldunduko.

Alderantziz, lanmunduan euskarari bideak zabaltzen ez badizkiogu, beste arlo batzuetan egindakoa pikutara bidaltzeko arriskua dago.

5. SENTSIBILIZAZIO LANA AURRERA ERAMATEKO ELKARTEEK DITUZTEN ZAILTASUN NAGUSIENAK.

Bi dira euskara elkarteek sentsibilizazio-lana modu eraginkorrean bideratzeko dituzten zailtasun nagusienak:

1. Elkartearen lan ahalmenarekin eta bitartekoekin zerikusirik zuzena duena.

Elkarte batek bere jarduna aurrera eramateko dituen zailtasunak balio dute sentsibilizazio arloa jorratzeko dituen zailtasunak aipatzeko.

Zailtasunak betikoak dira: jende falta, diru eta azpiegitura falta,...

Faktore horiek areagotu egiten dira sentsibilizazio arloari dagokionean.

Izan ere arlo honetarako dirua lortzea zailagoa da, sarritan egin beharrekoa ez da lan goxoa eta esker onekoa, egiten den lanak askotan, eta hasiera batean gehien bat, ez ditu lortzen finkaturiko helburuak,...

Ea adibide batekin hobeto ulertzen den esan nahi dena: astekari bat ateratzeko, nahiz eta lan ugari egin behar eta burukomin handiak pasa, egiten den lana begibistan gelditzen da, dirua lortzea (Udaletxetik, publizitatetik, etab.) errazagoa da, ez duzu inor zirikatzen, bertan egiten den lana oso publikoa eta esker onekoa izan ohi da,...

Elkarteetan sentsibilizazioa/presioaren garrantziaz jabetuta dagoen jendea izatea premiazkoa da eta pertsona hauek burutuko duten lanak nahiz eta oihartzun, errekonozimendu,... gutxiagokoa izan hasiera batean behintzat, denboraz etorriko dira aurrerapausuak, jarrera aldaketak, eta egindako lanaz pozik egoteko moduko motiboak.

2. Zailtasunak ez dauka Elkarteen kapazidadearekin zerikusirik.

Herrietako euskara elkarteek herri-mailako hedapena eta eragina dute baina herri bateko entitate eta zerbitzu garrantzitsu askok eta askok ez dute herri-mailako hedapenik, eta Euskal Herri mailako hedapenik bakarrik ere ez.

Komunikabideek, bankuek, kotxe-kontzesionariek, zerbitzu-publiko ugarik, aseguru-etxeak, etab.ek, beren erabaki-guneak herritik kanpo dituzte, eta kasu gehienetan, Euskal Herritik oso urruti daude.

Aipaturiko guzti hauek izugarrizko eragina dute herritarrengan bainan bertako euskara elkarteei ia ezinezkoa zaiei halako entitate handiei bere ikuspuntuak, helburuak, etab. azaltzea eta are gutxiago hauengan eragina izatea.

Herrietan euskara elkarteek asumitzen eta bideratzen duten lan hau, nork betetzen du Euskal Herri mailan?

Herrietan euskararen sustapenerako elkarteak interlokutore izatea lortzen ari diren bezala, kanpokoak izanda Euskal Herrian eragina duten agenteen aurrean interlokutore indartsu eta kualifikaturik ez al da beharrezkoa izatea?